Azken hamarkadetan, mendietan gero eta bisitari gehiago izan ohi dira, eta munduko leku askotan turismo erakarpen ere bihurtu dira. Mendira jolastera edota kirola egitera joaten diren pertsonen kopuruak gora egin duenez, istripuek natur ingurunean izan duten eragina izugarri handitu da.
Horregatik, Indamendik antolatuta, Igor Lasa Etxebestek (goi mendiko gidaria, GMF koordinatzaile teknikoa eta EMFko Segurtasun Batzordeko kidea) emango duen formazio saioaren helburua mendian istripuak saihestu ahal izateko eta mendi irteerak segurtasunez egiteko gutxieneko ezagutza jasotzea da.
Honako gai hauek landuko dituzte:
- Prestatu: formakuntza egokia.
- Antolatu: ibilbideen plangintza.
- Ekipatu: beharrezko materialak.
- Zintzo jokatu: hartu beharreko erabakiak.
Datorren astelehenean, martxoaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara Alondegiko Oxford aretoan izango da saioa. Euskaraz eskainiko dugu saioa, eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du, doan.