Martxoaren 15ean, larunbatean, Untzillatxera joango gara, Urkiolako Natura Parkera. Untzillatx (941 metro) Bizkaiko hego-ekialdean dago, eta Anbotoko mendilerroaren hirugarren puntarik altuena da, Anboto bera eta Alluitzeko tontorraren ondoren. Haitzaren (hatx bizkaieraz) oinarrian dagoen Untzilla baserriari zor dio izena.
Ibilbidea Mañariatik hasi, eta Urkiolan bukatuko dugu. Bide arruntetik igoko gara, hau da, Oraietako lepotik. Jaitsiera, aldiz, Elosuko lepotik egingo dugu, Urkiolako santutegira joateko.
Goiz buelta honek zazpi kilometro inguru eta 930 metroko desnibel positiboa eta 390 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, gogorra izango da. Animatu eta izena eman Indamendiren webgunean ostiral eguerdia baino lehen.
Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta Kaletik (Kantauri Plazako geralekutik). Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da; bazkide ez diren, helduentzat 13 eurokoa; eta haurrentzat, (18 urtetik behera) 5 eurokoa.