Aste Santuan Val d'Aranera goaz

Val d'Aran. (Wikipedia)

Aste Santua dator, eta Indamenditik plan paregabe bat proposatzen dizugu egun horietan egiteko: Arango Harana ezagutzea. Kataluniako ipar-mendebaldeko eskualdea da, Pirinioetan, eta Lleida probintzian dagoena.

Arango Harana ezagutzeko sei eguneko bidaia antolatu du Zumaiako Indamendi mendi bazkunak.

Asteazkenean, apirilaren 16an, aterako gara Zumaiatik. Gau aldean iritsiko gara Casau herrira, non hurrengo bost gauak igaroko ditugun.

Ostegunean, apirilaren 17an, Tuc deth Rosari (2.607 m) igotzeko asmoa dugu Orri aparkalekutik. Baqueira Beret eski estaziotik ateratzen garenez, nahi duenak aukera du tontorrera joan beharrean, eskiatzen geratzeko.

Ostiralean, apirilaren 18an, Espotetik abiatuta Estany de Sant Maurici eta Estany de Ratera ezagutzeko asmoa dugu.

Larunbatean, apirilaren 19an, Hospital de Viellatik Lac de Rius ezagutzeko asmoa dugu.

Igandean, apirilaren 20an, Montcorbison (2.173 m) igotzeko asmoa dugu Casau herritik. Printzipioz autobusa behar ez denez, eski estaziora joateko erabili daiteke.

Astelehenean, apirilaren 21ean, Pic d´Arrès (2.161 m) igotzeko asmoa dugu, Eth Portilhon mendatetik. Ondoren, Les herrian bazkalduko dugu Eva jatetxean.

Eguraldia eta batez ere, elurragatik aldaketak eman daitezke.

Prezioak ondorengoak dira:

  • Adin txikikoak: 290 euro.
  • Bazkide helduak: 320 euro.
  • Bazkide ez diren helduak: 360 euro.

Izena emateko epea zabalduta da, eta martxoaren 31n itxiko da.

Animatu eta izena emateko diru-sarrera egin ondorengo kontu-korronte zenbakian: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa). Beharrezkoa da ordainketa-agiria bidaltzea posta elektronikora (indamendi1@gmail.com).

Oharra: gogoratu irteera hauetarako ezinbestekoa dela federatuta egotea edo aseguru partikularra edukitzea.

Ez galdu aukera hau, eta etorri gurekin, zoragarria izango da!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide