Indamendi Mendi Bazkunak, urtero bezala, iganderako Zumaia Bira antolatu du, eta zumaiar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera. Ibilbidea betikoa izango da, klasiko bat herrian, eta bakoitzak bere erara gozatzeko aukera izango du, izan ere, ibilbidea oinez edo korrika egiteko aukera egongo da. Taldea goizeko 9:00etan abiatuko da Beheko plazatik.
Ibilbideak Zumaiako inguruak zeharkatzen ditu (Elorriaga, Arroa Behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia eta Artadi) guztira 17 kilometroko ibilbide ederra da. Gainera, ibilaldi motza egiteko aukera dago, 12 kilometrokoa.
Bertan espero zaituztegu!