Urbasako zelai zoragarrietatik igaroko gara, Pilatoseko balkoira gerturatuz, eta zorte pixka batekin saiak ikusiko ditugu.
Egun osoko itzuli honek 23 kilometro inguru ditu, 850 metroko desnibel positiboa eta 770 metroko desnibel negatiboa. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen da.
Autobusa goizeko 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik). Autobusaren prezioa 10 euro da bazkide helduentzat, 13 euro bazkide ez diren helduentzat eta 5 euro haurrentzat (18 urtetik beherakoak).
Hemen dago izena emateko aukera.