Indamendi eguna ospatuko dugu datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna 2025eko maiatzaren 15a

Maiatzaren 18an Indamendi eguna ospatuko dugu. Gure elkartearen egun handia herrikide guztiekin igaro nahi dugu. 

Indamendi eguna ospatuko dugu datorren igandean, hilaren 18an. Horretarako, goizeko 9:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan elkartuko gara eta bertatik abiatuta, Indamendi igo eta Elkano auzorainoko ibilbidea egingo dugu. Ibilbidea oinez zein korrika egiteko aukera egongo da. Elkano auzotik Zumaiara itzultzeko, behar duenarentzat, dohako autobusa egongo da.

Egun berezia denez, Elkanon festatxoa prestatuko dugu: mokadu bat, salda beroa eta opari zozketa izango ditugu guztiontzat. Gainera, ondorengo sariak ere banatuko dira:

  • Ehun Mendien Lehiaketa: Asier Zamakola Ibaibarriaga, Iñigo Castro Saenz eta Jon Zamakola Gayangos.
  • Finalistak: Ibai Barbero Guridi, Sare Barbero Guridi, Lur Zearreta Lopez, Maren Iruretagoiena Etxabe eta Julen Garate Grijalba.

Animatu, eta zatoz gurekin igandean Indamendira!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide