Izu mendira igandean, egun osoko irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna 2025eko maiatzaren 29a

Ekainaren 1erako, igandea, egun osorako irteera antolatu dugu. Nafarroan ibiliko gara, Gipuzkoatik oso gertu.

Oiartzun eta Lesaka artean dagoen Endara urtegitik hasiko dugu ibilbidea. Trikuharrietatik igaro ondoren, Izu (829 m) mendira igoko gara. Izkue edo Izue izenez ere ezaguna, Artikutzako zirkuan, Arantzako zirkutik bereiziz ixten duten mendien artean bereizgarrienetakoa da. Arantzan bukatuko dugu txangoa.

Egun osoko ibilaldi honek 18 kilometro inguru ditu, 750 metroko desnibel positiboa eta 750 metroko desnibel negatiboa. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen da. Ibilbidean zehar ur asko dago eskuragarri.

Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik). Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, beti ere, denborarekin abisatuz, indamendi1@gmail.com helbidera. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste.

Prezioa 10 euro da bazkide helduentzat, 13 euro bazkide ez diren helduentzat eta 5 euro adin txikikoentzat. Webgune bertatik eman daiteke izena, apuntatzeko epea ostiralean 14:00etan itxiz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide