Lapurdira, datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna

Datorren igandean, ekainaren 8an, Itsasu eta Ainhoa (Lapurdi) arteko ibilbide zoragarria egingo dugu, Mondarrain (749 m), Soporro (616 m) eta Errebi (583 m) igoz.

Egun osoko irteera honek 14 km, 900 metroko desnibel positiboa eta 850 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen da.

Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, betiere, denborarekin abisatuz, indamendi1@gmail.com-era. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste.

Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 euro, bazkide ez diren helduentzat 13 euro eta haurrentzat (18 urtetik behera) 5 euro da. Webgune bertatik eman daiteke izena, apuntatzeko epea ostiralean 14:00etan itxiz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide