Labetxuk, milaka forma eta kolorez osatutako paraje natural ikusgarriak, euskal kostaldeko lekurik erakargarrienetako bat eskaintzen digu. Kostaldeko zati deigarri hau, Koloreen Harana bezala ere ezaguna, Pasaia eta Hondarribia artean dago, kostaldean bertan, Jaizkibel mendiaren magalean. Paradisu natural bat da, non hareharrizko arrokek intentsitate handiko kolore-paleta eskaintzen diguten.
Egun osoko irteera honek 23 km, 1.100 metroko desnibel positiboa eta 1.100 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen da.
Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Arroako bidesarian edota Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, betiere denborarekin abisatuz indamendi1@gmail.com-era. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste.
Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 euro, bazkide ez diren helduentzat 13 euro eta haurrentzat (18 urtetik behera) 5 euro da. Webgune bertatik eman daiteke izena, apuntatzeko epea ostiralean 14:00etan itxiz.