Eskola Kirolaren programako irteera egingo du Indamendik datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna

Astxiki (mendiak.net)

Bizkai aldera egingo du Indamendik datorren larunbaterako prestatutako irteeran. Goiz buelta izango da, eta Eskola Kirolaren programaren barruan antolatu dute. 

Irailaren 13an hasiko gara 2025-2026 Eskola Kiroleko Programarekin. Hain zuzen ere, Mendiola (Abadiño) eta Axpe (Atxondo) artean ibilbide zoragarria egingo dugu, Astxikira igoz (785 metro).

Goizeko itzuliak 8 kilometro ditu, 500 metroko desnibel positiboa eta 500 metroko desnibel negatiboa. Beraz, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen da. Irteerako autobusa goizeko 08:00etan aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plaza geltokia). Arroabeko ordainlekuan autobusa gelditu daiteke, denborarekin indamendi1@gmail.com post elektronikoko helbidera mezu bat bidaliz. Ordezko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa hainbeste ez zikintzeko.

Autobusaren prezioa doan da, Zumaiako Udalaren laguntzaz. Izen-ematea webgune beretik egin daiteke, izena emateko epea ostiralean
09:00etan itxiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide