Nafarroa Beherearen eta Nafarroa Garaiaren artean ibiliko da Indamendi igande honetan, hilaren 12an. Iparla eta Buztanzelhai mendi tontorretara igoko dira ibilbidean zehar, Bidarraitik hasi eta Izpegin amaituta
Ibilbidea 13,4 kilometrokoa da, eta 1.250 metroko desnibel positiboa eta 700 metroko negatiboa ditu. Egun osoko irteera izanik, bazkaria eramateko gomendatu dute.
Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik). Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, beti ere, aurrez abisua emanda, indamendi1@gmail.comhelbidera mezua idatzita. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste.
Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da, bazkide ez diren helduentzat 13 eurokoa eta haurrentzat (18 urtetik behera) 5 eurokoa. Webgunean bertan ere eman daiteke izena, ostiraleko 14:00ak baino lehen.
Muga pasatzera goazenez, NANa eramatea gomendatzen dugu.