Eskolarteko 37. Mendi lehiaketaren barruan, Finalistaren eguna egingo dute hurrengo igandean, urriaren 26an, Irunen (Gipuzkoa). Goizeko 09:30ean 7 kilometroko irteera bat egingo dute, eta haren amaieran oparien banaketa egingo dute.
Mugaldeko hirian egingo duten jarduerara bertaratzeko autobusa jarriko du Indamendi bazkunak. Autobusa goizeko 08:00etan aterako da Patxita Etxezarreta kaleko geralekutik. Arroako ordainlekuan ere geldialdia egingo du, baina horretarako garaiz abixatuko beharko da, indamendi1@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzita.
Goizeko itzulirako hamaiketakoa eramatea gomendatzen dute, baita ordezko oinetakoak, autobusa ez zikintzeko. Izena bazkunaren webgunean emango da (hemen), eta prezioa doan izango da, udalaren laguntza izango delako.