Goiz buelta horrek 11,5 kilometro, 380 metroko desnibel positiboa eta 450 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, hamaiketakoa eramatea gomendatzen da.
Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik). Arroako bidesarian autobusa geratzeko aukera dago, beti ere, denborarekin abisatuz, indamendi1@gmail.com-era. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste. Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 euro da, bazkide ez diren helduentzat 13 euro eta haurrentzat (18 urtetik beherakoak) 5 euro .
Webgune bertatik eman daiteke izena, eta apuntatzeko epea ostegunean 17:00etan itxiko da. Behin izena emanda, joan ezingo dutenek, 688 86 08 52 telefonora deitu dezakete.