Jarindora egingo du irteera Indamendik abenduaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna 2025eko azaroaren 23a

Jatetxe batean bazkalduko dute gero irteeran parte hartzen dutenek. Azaroaren 30a da izena emateko azken eguna.

Abenduaren 14an Legutio eta Arlaban arteko ibilaldi zoragarria egingo du Indamendik, Jarindo igoz. Egun guztiko irteera da, eta 10,4 kilometro, 390 metroko desnibel positiboa eta 350 metroko desnibel negatiboa ditu ibilbideak. Beraz, hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Ibilaldia amaitutakoan, gainera, bazkaria egongo da jatetxe batean.

Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik). Arroan autobusa geratzeko aukera dago, betiere, denborarekin abisua emanda indamendi1@gmail.com-era mezua bidalita. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste. Guztira (autobusa eta bazkaria) 55 euroko prezioa du irteerak bazkide helduentzat; bazkide ez diren helduek, 65 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, (18 urtetik behera) 40 euro.

Webgunean bertan eman behar da izena, eta diru-sarrera egin ondorengo kontu korronteko zenbakira: ES27 3035 0037 44 0370007083. Azaroaren 30a da izena emateko azken eguna. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide