Urteko lehen irteera urtarrilaren 11n egingo dugu: Besabi jatetxea (Urnieta) eta Amasa (Villabona) arteko ibilaldi zoragarria, tartean Oindolar (435 metro) igoz. Goiz bueltako irteera honek 12 kilometro, 460 metroko desnibel positiboa eta 630 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen dugu.
Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik, Kantauri plazako geralekutik. Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusak geldialdia egin dezake, beti ere, denborarekin abisatuz gero indamendi1@gmail.com helbidera idatzita. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa hainbeste ez zikintzeko. Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da, ta bazkide ez diren helduentzat, 15 eurokoa. Haurrentzako, (18 urtetik behera) 5 euroren prezioa du irteerak.
Webgunetik bertatik eman daiteke izena, urtarrilaren 8ko 17:00ak baino lehen. Izena eman baina azkenean irteera ez doazenek 688 86 08 52 zenbakira deitu dezakete.