Egoarbitzara joko du Indamendik urtarrileko azken igandean

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna 2026ko urtarrilaren 17a

Goiz irteera egingo du Indamendik urtarrilaren 25ean. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan ibiliko dira, tartean Egoarbitza tontorra igoz. 

Urtarrilaren 25ean, Zaldibar (Bizkaia) eta Elgeta (Gipuzkoa) arteko ibilaldi zoragarria egingo du Indamendik, tartea Egoarbitza (733 m) igoz. Goiz bueltako irteera honek 13 kilometro, 620 metroko desnibel positiboa eta 340 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen da.

Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik, Kantauri plazako geralekutik. Arroako bidesarian autobusa geratzeko aukera dago, betiere, denborarekin abisatuz gero indamendi1@gmail.com helbidera mezua idatzita. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko. Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da; bazkide ez diren helduentzat, 15 eurokoa; eta haurrek (18 urtetik beherakoek) 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Webgunean beratn eman daiteke izena, eta apuntatzeko epea urtarrilaren 22an 17:00etan itxiko da. Izena eman baina irteerara joan ezin dutenek 688 86 08 52 zenbakira deitu edo mezu bat idatzi dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide