Haurrentzako mendi irteera antolatu du Indamendik urtarrilaren 31rako

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna 2026ko urtarrilaren 23a

Pagoetako larreak.

Urdaneta eta Agorregi arteko 9,7 kilometroko bidea egingo dute. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. 

Urtarrilaren 31ean, Urdaneta (Aia, Gipuzkoa) eta Agorregi (Aia, Gipuzkoa) arteko ibilaldi zoragarria egingo dugu, Pagoeta (717 m) igoz. Goiz bueltako irteera honek 9,7 kilometro, 420 metroko desnibel positiboa eta 620 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen da.

Autobusa 08:00etan aterako da Patxita Etxezarreta kaletik, Kantauri plazako geralekutik. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste. Autobusaren prezioa doakoa da, Zumaiako Udalaren laguntza dela-eta.

Webgune bertatik eman daiteke izena, apuntatzeko epea urtarrilaren 29AN 17:00etan itxiz. Desapuntatzeko bakarrik 688 86 08 52 zenbakia erabili daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide