Untzillatxera joango da Indamendi datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna 2026ko otsailaren 16a

Untzillatx.

Otsailaren 22an, Mañaria (Bizkaia) eta Urkiola (Bizkaia) arteko ibilaldi zoragarria egingo dugu, Untzillatx (941 m) igoz. Goiz bueltako irteera horrek 7 kilometro, 930 metroko desnibel positiboa eta 390 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen da.

Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik, Kantauri plazako geralekutik. Arroako bidesarian autobusa geratzeko aukera dago, betiere, denborarekin abisatuz indamendi1@gmail.com-era. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste. Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 €, bazkide ez diren helduentzat 15 € eta haurrentzat (18 urtetik behera) 5 € da.

Webgune bertatik eman daiteke izena, apuntatzeko epea otsailaren 19an 17:00etan itxiz. Desapuntatzeko bakarrik 688 86 08 52 zenbakia erabili daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide