Indamendik kirol arropa atera du salmentan

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna

Kamisetaz gain Indamendiren galtza, kirol-jertsea eta xira ere salgai jarriko dituzte.

Eskaera potoloa orain egingo da, baina ez da zertan dana batera eskatu behar, aurrerago eskaera berriak egingo dira, bizpahiru hilabetetik behin).

Tailak probatzeko aukera egongo da otsailaren 19an (18:00etatik 19:00etara) eta 23an (18:30etik 19:30era) Indamendi elkarteko lokalean. Bestela, taila taula ere badaukazue webgune bertan. Eskaerak Indamendiren webgunean egin behar dira, eta guztizkoa transferentzia bidez ordaindu. Edozein zalantza izanez gero, indamendi1@gmail.com-era idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide