Mendian korrika taldeak ere irteera egingo du datorren asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna 2026ko otsailaren 24a

Aiako Harriaren ikuspegia. (euskadi.eus)

Aiako Harrira joango dira Indamendiko mendian korrika taldeko kideak datorren larunbatean, hilaren 28an. 17 kilometroko bidea egingo dute korrika. 

Inda Mendi mendian korrikak 2026ko bigarren irteera antolatu du larunbat honetarako (otsailak 28).

Ibilbidea zirkularra izango da, ingurune natural anitza eta kultura handikoa zeharkatuz. Ibilbidean zehar, San Anton aintzira, dolmen bat, Agiñako kapera eta Jorge Oteizaren eskultura bisitatuko ditugu; azken hau ibilbideko gune esanguratsuenetako bat da, eta bertatik Aiako Harriaren ikuspegi bikainak izango ditugu. Natura, historia eta artea ibilbide berean uztartzen dituen proposamena da.

Ibilbideak, gutxi gorabehera 17 kilometroko distantzia eta 800 metro inguruko desnibel positibo metatua ditu. Horrek irteera hau egoera fisiko ertaina duten eta mendian ohituta dabiltzan pertsonentzat egokia bihurtzen du. Ibilbideak pista zabalak eta bidezidorrak tartekatzen ditu, taldearentzat erritmo jarraitu eta erosoa mantentzea ahalbidetuz.

Irteeraren helburua ez da abiadura, baizik eta ibilbidea, ingurunea eta taldekideen arteko konpainia disfrutatzea, erritmoa eta geldialdiak taldearen dinamikara egokituz, beti elkarrekin aurrera egiteko asmoz.

Hasiera punturaino kotxez joango gara. 08:00etan skate parkean (GKN eta futbol zelai parean dagoen aparkalekuan) elkartuko gara eta antolatuko ditugu kotxeak. Aldatzeko arropa eta oinetakoak eramatea gomendatzen da, baita ura eta zerbait jateko ere.

Izen-ematea Indamendiko webgunetik egingo da. Hala ere, edozein zalantza argitzeko watsapez idatzi 666 37 74 42 telefonora.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide