2026ko umeen hirugarren ibilaldia egingo dugu. Martxoaren 15ean, Azkoitian egingo den Urola Bailarako Ibilaldi Neurtuan parte hartuko dugu, Munoaundi (385 metro) igoz. Goiz bueltako irteera horrek 9 kilometro, 320 metroko desnibel positiboa eta 320 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, hamaiketakoa eramatea gomendatzen da.
Autobusa 08:30ean abiatuko da Etxezarreta kaletik, Kantauri plaza pareko geralekutik. Arroabean autobusa geratzeko aukera dago, beti ere, denborarekin abisatuz indamendi1@gmail.com-era. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste. Zumaiako Udalaren laguntzagaik, bidaia doan izango da.
Webgune bertatik eman daiteke izena, apuntatzeko epea martxoaren 12an, 17:00etan itxiz. Izen ematea ezeztatzeko bakarrik erabili daiteke 688 86 08 52 zenbakia.