Senpereko lakuaren bueltan, ohiko postuez eta ekitaldiez gain, musika ere izango da: Mirua, Olaia Inziarte, La Txama, Xiberoots, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Pontx...
Inpernupe Elkarteak autobusa jarriko du: 09:30ean irtengo da Zumaiatik, eta bueltan, Senperetik, 19:30ean abiatuko da.
Maiatzaren 7rako (astearterako) izena emanda dagoen pertsona kopuruaren arabera erabakiko da autobusa atera ala ez; beraz, azkar ibili!
Izena emateko, Inpernupe tabernan edo hemen klik eginda: https://forms.gle/NaN8AazdYK4vpJxy8
Animatu eta eman babesa Seaskari!