Hitzaldia eta musa

Erabiltzailearen aurpegia Inpernupe Elkartea

Hasi ditugu Inpernuperen 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiak, eta hona hemen joan den astekoak: osteguneko hitzaldia eta ostiraleko mus-txapelketa.

Ekainaren 4an Olatz Dañobeitiak eta Maddi Altunak hitzaldia eman zuten, eta gogoeta ugari egin zituzten jazarpen politikoaren mehatxuaz, torturaz, memoriaz, erreparazio pertsonalaz eta kolektiboaz eta abarrez, zer izan zen lehen eta nola irauten duen horrek guztiak orainean ere.

Ekainaren 5ean, ostiralean, mus-txapelketa izan genuen. 32 bikote apuntatu ziren, eta Pako Bernalek eta Maialen Tolosak irabazi zuten; azpitxapeldun, berriz, Aimar Mendizabal eta Unai Ilundain geratu ziren. Zorionak, eta eskerrik asko parte hartu zuten guztiei!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide