Musika eta bertsoak

Erabiltzailearen aurpegia Inpernupe Elkartea

Inpernupe Elkartearen 40. urteurrena dela-eta, datorren asteburuan musika eta bertsoak izango ditugu. 

Ekainaren 19an, ostiralean, 19:00etan eta Inpernuperen aurrealdean, D'CAPRICHO bikotea izango dugu. Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpa kubatarrek osatzen dute, eta Kubako musika tradizionala euskarazko eta euskal poesiako testuekin fusionatuko dute.

Igandean, ekainak 21, bertsolariak izango ditugu Kofradian, 13:00etan: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Oihana Bartra eta Jon Maia; gaiak eta lanak proposatzen, berriz, Maddi Gallastegi.

Inpernupek 40 urte, libre eta bizirik!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide