Patata tortilla txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Inpernupe Elkartea

Ekitaldiko kartela.

Elkartearen 40. urteurrenean, Lierniren omenezko patata-tortillen txapelketa egingo dugu datorren larunbatean.

Inpernupe tabernako barran makina bat patata-tortilla egin eta jan izan da, horietako asko Lierni Linazisoro zenak eginak, eta haren ohorez egingo dugu txapelketa.

Datorren larunbatean, ekainaren 27an, izango da, aurten bigarren aldiz. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira sukaldariak lanean, eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera, Kofradia eta Saregile plaza artean egingo da. 

Zapatuko saioan parte hartu nahiko dutenek aurrez izena eman beharko dute Inpernupe tabernan edo elkarteak Instagramen duen @inpernupe.elkartea kontuan. Izena emateko epea etzi, ostegunean, itxiko dute. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide