Memoria ariketa txiki eta kolektibo bat

Erabiltzailearen aurpegia Inpernupe Elkartea

Inpernupe, Erribera kalean.

Inpernupe elkartearen 40. urteurrenaren harira, militantzia politikoari lotutako jazarpenaren inguruko memoria kolektiboa osatzeko ariketa bat abiatu dugu.

Torturak, errepresioak eta jazarpen politikoak arrastoa utzi dute gure herrian eta gure bizitzetan. Bizipen, oroitzapen eta sentipen horiek jaso nahi ditugu, herriaren memoria partekatu bat eraikitzen laguntzeko. Izan daitezke zuzenean bizitakoak, entzundakoak edo jasotakoak.

Horretarako, galdetegi labur bat prestatu dugu, hemen. Ez da beharrezkoa atal guztiak betetzea. Aukeratu zuretzat zentzua dutenak.

Zure ekarpena ere garrantzitsua da. Parte hartu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide