Ederra izan da

Erabiltzailearen aurpegia Inpernupe Elkartea 2026ko uztailaren 6a

Urteurreneko ospakizuneko uneak.

Inpernuperen 40. urteurreneko egun handia izan zen larunbatean, eta eguraldia lagun, egun osoko ospakizuna izan zen.

Goizetik hasita, ekitaldi ugari izan genituen: haurrentzako tailerrak, Inpernupeko joaldunak atzera-aurrera, euskal musika eta kantua kaleetan... Bazkaltzeko, 200 lagun pasatxo elkartu ginen Erribera kalean, eta ondoren elektrotxaranga eta kontzertuak etorri ziren, Kofradiako plazan.

Egun biribila, zailtasunak zailtasun etaa oztopoak oztopo, Inpernupe BIZIRIK eta LIBRE dagoela aldarrikatzeko.

Hamar urte barru, berriro, eta handiagoa egingo dugu!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide