COVID-19ak eragindakoak sentsazio berezi bat sortu du gizartean. “Irrealtasun sentsazio honen arrazoia da lehen aldiz zerbait erreala gertatzen ari zaigula. Hau da, zerbait ari zaigu gertatzen denoi batera eta une berean”. Hala definitu zuen Santiago Alba Rico filosofoak krisi hau, gurean barneratzen hasi zenean, tabernak itxi eta konfinamendua ezarri aurretik. “Balia dezagun aukera”, gehitu zien hitzoi. Baliatu, ditugun gabeziei erantzuteko. Hau da, zerbitzu publiko indartsu batzuen alde borroka egiteko, auzolana sustatzeko, langileen eskubideak defendatzeko…
Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi mandatari Michelle Bacheletek honako hau bota zuen: “Krisi honen aurrean hartutako erabakiak datozen hamarkadetan gertatuko denaren aurrekari izango dira”. Herritarron erabakia izan dadila, ba, krisi hau baliatzea gizarte justuago bat eraikitzen hasteko