Luze egiten ari zaigu gazteoi ─eta ez hain gazteoi─ ditxosozko zomorroak eragindako errealitate berrian irautea, eta ulertzeko ─edo ulertu nahi izateko─ zail aurrera eta atzera egiten duten neurri asko. Hala, batzuetan uste dugu neurriak gehiegizkoak direla. «Kasu asko atzemandako herriak ixten badituzte, zertarako da beharrezkoa Gipuzkoa ere ixtea?». Beste batzuetan, merezi ditugula. «Garbia zuan Kopako finalaren ostean halako igoera iritsiko zela…». Eta bada burua lehertzear duenik ere. «Nik jada ez zakiat zer sinistu».
Argi dagoena da txertoa dugula esperantza, deitu hari Astra Zeneca, Pfizer, Moderna edo Sputnik. "Hi, errusiarra jartzen baditek, ezingo duk zerbezarik hartu denboraldi batean". "Ba, besteaz ez ditek ezer onik esaten. Beti badik arazoren bat…". "Ba, niri berdin zaidak zein, baina iritsi dadila eguna esateko: ‘Kristo guzti hau bukatu duk, akabo’".