Abenduan, Maddi Ane Txoperena

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2020ko aza. 10a, 07:03

Ene baitan bizi da izena du Maddi Ane Txoperenaren lehen eleberriak, Gazteluma beka irabazi ondotik idatzi zuenak. Abenduaren 15ean gurekin izango da Zumaian, nobelaren tripei buruz hitz egiteko. Moila gelan elkartuko gara, arratsaldeko 18:00etan.

SINOPSIA: Ene baitan bizi da, Maddi Ane Txoperena: Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak... Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.

-Aurkezpenaren ondoko artikulua Berrian
-Kritikak
-Berben lapikoa telebista saioko elkarrizketa
-Hitzen Uberanen nobela argitaratu aurretik egin zioten elkarrizketa
-Arratsean irrati saioko elkarrizketa

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide