Apirilean, Samara Velte

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2021ko mar. 17a, 09:50

Samara Velte zarauztarraren Nik sinesten dizut. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua liburua izango dugu mintzagai apirilaren 13an. 

Veltek berak aurkeztuko digu berak ondutako lana, kontrazalean dioen eran kronika liburutik harago doana:

"Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko".

Ikusi:

-Kritikak

-Ttap aldizkariko bideo-elkarrizketa

Ordura arte,

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide