'Neskamearen ipuina', maiatzean

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2021ko api. 15a, 17:30

Margaret Atwood idazlearen eleberri ezaguna itzuli du Zigor Garrok eta argitaratu du Txalapartak. Maiatzean izango dugu hizpide, eta girotzeko eta irakurketa osatzeko material interesgarria jaso dugu hemen.

Freden neskamea da Gileadeko Errepublikan. Komandantearen eta haren emaztearen etxetik egunean behin ateratzen da elikagaiak erostera, errotuluetan hitzak ez baizik eta irudiak dituzten saltokietara, emakumeek debekaturik baitute irakurtzea. Buruz gora etzaten da hilean behin eta otoitz egingo du Komandanteak haurdun utz dezan, jaiotze tasak beherantz egin zuenetik Freden eta gainerako neskameak beren obarioen emankortasunaren arabera balioesten baitira. Hori guztia isilik eta burumakur beteko du, baldin eta Kolonietan edo Horman amaitu nahi ez badu. Jokamoldea, janzkera eta sexu jarduna ez bezala, desira nekez da gobernatzen, ordea, eta Fredenek lehengo bizitza gogoratuko du: bere senar Lukerekin amodioa egiten zuenekoa; alabarekin jostatzen zenekoa; ofizio bat, beraren dirua eta ezagutzarako sarbidea zituenekoa. Orain, akabo guztia.

 

Jainkoak eta Gobernuak bat egiten dute distopia aztoragarri honetan, eta erregimen ahalguztidun baten itxura hartzen. Politikaren eta sexuaren arteko lotura ilunenetako batzuei argi emanez, mehatxu ezkutu bat agerrarazten du: gizarte osoa azpiratzeko lehen urratsa emakumeak mendean hartzea da. Antizipazio izugarriz, 80ko hamarkadan kaleratu zuen Margaret Atwoodek eleberria, bere prosak ohi duen sarkasmo sotil eta ideien argitasuna lagun. Urteek indartu baizik ez dute egiten istorio lazgarri hau.

- Liburuari eta egileari buruz Hitzen Uberan atarian

- Itzultzaileari elkarrizketa Hala Bedi irratian

- Itzultzaileari elkarrizketa Bizkaie Irratian

- Kritika

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide