Irailean, Solasaldia Sizilian

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2021ko ira. 6a, 08:00

Joan da uda-sasoia eta irailaren 14an ekingo diogu atzera ikasturteari. Elio Vittorini idazle italiarraren Solasaldia Sizilian liburua izango da solasgai hartuko dugun aurrenekoa. Moila gelan dugu hitzordua, ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan.

Sizilia da Mediterraneo itsasoaren bihotza. Bertan izan dira greziarrak, erromatarrak, bandaloak, bizantziarrak edota mairuak. Sizilia dira gosea, migrazioa, biolentzia amaigabea. Antzinako doinuak, begiradak eta sumendiak. Siziliak jabe bakarra du, bertan betirako agintzen duena: Eguzkia. Ez du inork Sizilia utziko eguzki izpi bakan batzuk barne-barnean gorde gabe.

Silvestro Ferrautok, Bolonian bizi den tipografo siziliarrak, aitaren eskutitza jaso du ama beste emakume batengatik utzi duela esanez. Segituan hartu du trena Siziliara, ongi ulertu gabe zergatik, ama ikustera joateko. Italia osoa zeharkatuko du, baita irlako portu eta ibarrak ere, etxera iritsi arte. Bidaia hitzez hitz bizitzaren sustraietara etorriko da, Siziliako eguzkia atzean utzi eta gauean barneratuz joan ahala.

Hau da Elio Vittoriniren maisulana, zentsura faxista saihestuz Mussoliniren Italian argitaratzea lortu zen eleberri antifaxista bakarra.

Liburuari buruzko material osagarria aurki dezakezue hemen:
-Hitzen Uberaneko erreportaje ederra
-Bideo laburra, Hamaika TBn

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide