Bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat da Bar Gloria. Etxearen esanahia aldatu, lur berrira errotu, eta lehenbailehen hazi nahi izan dutenena. Ana, Rakel eta Migel mahai berean esertzen dira gauero, taberna itxi eta garbiketa lanak amaitutakoan. Sarrerako atearen gainean disekatutako idi buru bat dago esekita, eta bere begietatik erreka bazterreko taberna handi bat ikusten da, herriaren erdigunean kokatua, tren geltokitik gertu...
Horrela hasten da idazleak berak liburuaren aurkezpenean irakurri zuen testua. Hemen irakur dezakezu osorik.
Azpian dituzu intereseko beste zenbait esteka: