Edgar Allan Poerekin batera, ipuingintza modernoaren aitzindaritzat jo ohi dute adituek Anton Txekhov errusiarra (Tanganrog, 1860 - Badenweiler, 1904). Egungo narraziogintzaren iturburuan bertan kokatzen dute haren izena. Guztira, 500 ipuindik gorako katedral erraldoia osatu zuen idazleak bere bizialdi osoan, eta zabaltasun horren lagin adierazgarri bat euskaratzea izan da Iker Sancho itzultzailearen erronka. Horretarako berdin arakatu ditu egilearen hasierako ipuin labur eta umoretsuak zein amaiera aldera argitaratutako narrazio luze eta serioagoak, eta haien arteko 31 pieza hautatu ditu gero, itzuli, apailatu eta hitzaurre batekin aurkezteko. Elkar argitaletxeak kaleratu du orain lan horren emaitza: Anton Txekhoven 31 ipuin. Katedral baterako 31 harriko sarbide moduko bat.
- ... Jarraitu Iñigo Astizek Berria egunkarian idatzitako notizia irakurtzen.
- 111 akademia aldizkarian Iker Sanchori egindako elkarrizketa.
- Irrati elkarrizketa Euskadi Irratian.
- Kritikak.