Maiatzaren 9a 'Erretzaile damutuen konpainia'-n

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2023ko api. 3a, 10:11

Maiatzaren 9an Aingeru Epaltzaren azken eleberria izango dugu mintzagai: Erretzaile damutuen konpainia. 18:00etan elkartuko gara Alondegiko Moila gelan. Zatozte!

Hirurogei urteko talaiara iristen ari da Edu Saragueta kazetari irundarra, ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikote-lagunik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahaleginak egingo ditu gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere, Edurendako buru-hauste eta lekukoon jostetarako. Osagai ugariz antolatu eta zenbait kolorez zipriztinduriko eleberria eraiki du Epaltzak: deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa, jendarte nahasi baten erretratu zorrotz bezain ñabarra, eta, batez ere, hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketa, nobela beltz petoa. Irakurleondako festa, azken batean.

Hemen duzue liburuari buruzko kontu gehiago:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!