Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Izan ere, batzuetan aski zaigu pozaren erdiarekin: birsortu dezakezuna suge-azal gisa, eta azal litekeena berdin arnasa hartuz, edo bistatu hutsez enara konklabe xaloa zelan urruntzen den hotzez herabe. Poz horixe, txertatzen zaituena galera guztien kontra. Ez du erdi horrek beste erdia iradokitzen?
Hemen duzue material osagarria:
-Elkarrizketa Faktoria irratsaioan
-Elkarrizketa 111akademia atarian
-Elkarrizketa Elkar aldizkarian
-Elkarrizketa Irakurrieran irratsaioan