Jon Benitoren "Lagun minak"

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2024ko api. 3a, 11:35

Apirilaren 16an Jon Benito zarauztarraren Lagun minak liburu hibridoa izango dugu mintzagai.

Zer da libre sentitzea? Ihes egitea edo konprometitzea? Ez da 'Lagun minak' liburuko galdera bakarra, baina bai kontakizun guztiak gurutzatzen dituen zalantza. Hamar bat urteko epean kokatzen da Jon Benitoren kontakizuna Lagun Minak liburuan; hamabost istorio, batzutan ipuin, besteetan poesia. Iragana gogoratzea harreman askoren muina dela esan izan du autoreak, lagun artean egoteko modu bat dela iragana presentera ekartzea.

Hemen duzue material osagarria:

-Irrati elkarrizketa Euskadi Irratian (Espainiako kritika saria jaso ostean)

-Irrati elkarrizketa Arratsean saioan.

-Elkarrizketa Naiz egunkarian.

-Argitaratu den kritika bakarra.

-Idazleari elkarrizketa Barruan gaude podkastean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide