Irakurle-taldeko lehen hitzordua: 'Gerezi-denbora'

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2024ko ira. 7a, 15:29

Datorren asteartean, irailaren 10ean, ekingo diogu irakurle-taldeko ikasturte berriari. Montserrat Roig (1946-1991) idazle katalanaren Gerezi-denbora eleberri ezaguna izango dugu mintzagai. Arratsaldeko 18:00etan elkartuko gara Alondegiko Moila gelan. Orain hasi eta ekainera arte, hamar libururen inguruko tertulia egingo dugu. Animatu eta etor zaitez zu ere!

Gerezi-denbora nobelari buruzko informazio osagarria duzu hemen:

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide