'Monogamoak' Iñigo Astizekin

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2024ko ira. 11a, 11:40

Urriaren 8an Iñigo Astiz idazle iruindarra etorriko zaigu bisitan. Monogamoak izeneko ipuin-bilduma izango dugu mintzagai. Aurrez argitaratuak ditu Baita hondakinak ere eta Analfabetoa poemarioak; Kixotenean kronika eta Ez duzu abusatuko saiakera. Haur eta gazteentzako Joemak eta polasak liburuari esker Euskadi Saria jaso zuen 2020an. Lanbidez, Berriako kultur kazetaria da.

Sinopsia

Opari osagabe baten oroitzapena, hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinoak, balizko pailazo bat, txanpon-makinen zarata eta hondoko konplizitatea, une batez den-dena geratu uste izan zuen isiltasun bat. 

Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan.

Liburuari buruzko material osagarria:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide