Urtarrilean, 'Barrengaizto'

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2024ko abe. 10a, 08:13

Urtarrilaren 14an Fernando Rey Escalerak euskarara ekarritako Beatrice Salvioniren La malnata nobela arrakastatsuaren itzulpenarekin ekingo diogu urte berriari: Barrengaizto eleberriarekin.

Saioa betiko tokian eta ohiko orduan izango da: Alondegiko Moila gelan, arratsaldeko 18:00etan.

Lambro ibaiaren bazterrean datza hamahiru urteko Francesca, uharriak lepondoan eta ipurdi biluzian iltzatzen zaizkiola eta gainean gizon baten gorpua duela. Hurbil du Maddalena, uretan belauniko, lohiturik eta eztulka. Urtebete lehenago hasi zen bi neskatxen arteko harremana, Francesca txunditurik gelditu baitzen denek Barrengaizto deitzen zuten haren izaera matxinoarekin. Arau sozialak beste ezeren gainetik betearazten dituen amari entzungor eta kaleko mihi gaiztoek diotena gorabehera, Francesca Maddalenaren lagun taldera bilduko da bizitzeko molde askeago batez jabetu nahian. Hala ere, kolonietako gerrak eta erregimen faxistak temati jarriko dizkiete oztopoak bi lagunei, eta zapalketa misogino eta bereizkeria sozial askotarikoei aurre egin beharko diete. Elkarrekin eta eskuz esku egin ere.

Loturak:

-Berriako albistea.
-Entzun elkarrizketa itzultzailearekin
-Kritikak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide