Miren Amurizaren "Pleibak"

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte

Gaur arratsaldean elkartuko gara idazle berriztarrarekin, Pleibak eleberriaz hitz egiteko.

Eleberri generazionalatzat hartu daiteke Miren Amurizaren ‘Pleibak’, egileak ondo biltzen du  gaur egun hogeitamarrak beteta dituen belaunaldiaren zeitgeista. Hizkera aberatsa darabil, kaletarra, aire freskoa dakarrena euskal literaturara. Estilo bere-berea dakar Amurizak: gai potoloak jorratzen ditu ia ezkutuan, hainbat anekdota eta pasadizo  bizitasun handiz tartekatuz, betiere ikuspuntu fin, kritiko eta kasi ironikoarekin.

Saioa irekia da eta edonor etor daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide