Apirilaren 1ean Joseba Zulaikarekin

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2025ko mar. 21a, 13:00

Joseba Zulaika antropologo eta idazlearen Aberriaren inpaseak liburua izango dugu mintzagai apirilaren 1ean. Solasaldia betiko tokian izango da –Alondegiko Moila gelan arratsaldeko 18:00etan–, eta gurekin izango da egilea bera. Saioa irekia izango da etorri nahi duen guztiarentzat.

Hogeita hamar urtean AEBetan bizi ondoren, Euskal Herrira itzultzean bertan topatu dituen inpaseak aletzen ditu Zulaikak liburuan.

Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea, dio egileak. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea liburu hau osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu batera begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? Gizartea ala herria izan behar dira ardatz gure politiketan? Behin betiko erantzunak baino, gure geldiaro honen zergatiez pentsaraziko digu saiakerak.

Material osagarria:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!