Gaur goizean jokatu du Iñigok Europako eta Munduko Txapelketetan parte hartzeko sailkatze estropada. Joan den urtean K4an lortu zituzten emaitzengatik, Final nagusirako sailkatzea nahikoa zuten K4ko kideek txartela lortzeko, baina Peñak bazuen beste erronka bat buruan, Final nagusian helmugako lerrotik pasatzen lehena izatea hain zuzen.
Oso lehiaketa estua izan da, baina amaierara hurbiltzen ari zirela bi piragua zertxobait aurreratuta zetozela ikusi da eta hor zen Iñigo bere azken urteetako arerio gogorrenetakoa izaten ari den Cubelosekin batera. Meta pasa dutenean inork ez du jakin zein zen garailea, bukaeraraino parez pare heldu baitiote elkarri eta azkenean, video-finisharen bidez hartu behar izan dute erabakia.
Epaileek garaipena Cubelosi eman dioten arren, video-finishak berak ere zalantzarako arrazoi ugari utzi du. (argazkia)
Horrela, Rio de Janeiron jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko bidean aurrerapausu handia eman du Iñigok.
Segi horrela eta eutsi goiari!!