Larunbatean Euskadiko txapelketa eta Igandean Gipuzkoako txapelketan parte hartu du Itxas-Gain kirol elkarteak Irungo eta Orioko uretan urrenez urren, bietan ere taldelkako 3. postua lortuz. Irungo Santiagotarrak eta Donostia Kayakek duen kirolari kopurua ikusita oso zaila da horiekin taldekako sailkapenean lehiatzea baina aurpegia eman du hala ere.
Bakarkako lanean ere oso ongi ibili dira, eta domina ugari lortu dute. Denboraldiko puntu onenera oraindik iritsi ez diren arrren indarrak atera dituzte ahalik eta ondoen egiteko.
Orain burua Sevillan jartzea tokatzen da, bi aste barru jokatuko den Espainiako neguko txapelketan hain zuzen. Orain arteko lanak ondo egin dituztenaren sentsazioekin abiatuko dira eta ea han ere emaitza txukunak lortzeko gai diren, bitartean lanean jarraitzea besterik ez da gelditzen.