Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da larunbatean Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016ko ots. 18a, 14:45

Joan den asteburuan Bizkaiako neguko txapelketa jokatu ondoren, Gipuzkoako txapelketa jokatuko da larunbatean Zumaian. Itxas-Gaineko kideek Plentziako uretan eginiko lan txukuna hobetzeko asmoa dute. 

Sub-23 mutiletan Imanol Barruetabeña, Unai Gereka, Martin Egaña eta Unai Azkune, bigarren, hirugarren, laugarren eta bostgarren izan ziren hurrenez hurren Plentzian, Ion Carballo donostiarraren atzetik. Larunbat honetan garaipena lortzea izango dute helburu. Sub-23 mailan berriz Irati Osa izango da lehiatuko dena, eta honek ere irabaztea du helburu.
 
Junior nesketan, Amaia Ortiz de Zarate eta Helene Carmona 2 eta 3. izan ziren eta hauek ere gogotsu daude garaipena lortzeko. Mutiletan berriz, Mikel Casquero eta Felix Uranga 4. eta 6. izan ziren eta ea oraingoan podiumera igotzea dute helburu.
 
Kadeteetan, Imanol Txapartegi eta Unai Casquero lehiatuko dira. Lehen urtea dute maila honetan eta oraindik egokitzeke dauden arren lan txukun bat egiten saiatuko dira.
 
Giro ona iragarri dute eta anima zaitezte txapelketa ikustera larunbatean arratsaldeko 15.30ean!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide