Sprinter modalitatean (12 km.), senior mailan, Piraguismo Santanderreko Jonathan Rincon izan zen azkarrena, Club Piraguismo Pamplonako Felipe Besadaren aurretik. Maila honetan Zumaiako Urola Itsas Adar K.E.-ko (lehengo Itxas-Gain) Oier Aizpurua seigarren izan zen eta gipuzkoarren artean bigarren.
Beteranoetan, Bernardo Flores zazpigarren izan zen, gipuzkoarren artean hirugarren, eta Eñaut Aizpurua 13. (zazpigarren gipuzkoarra).
K-2an, Imanol Barruetabeña eta Unai Gereka bigarren izan ziren Oviedoko Borja Estomba eta Sergio Cabiellesen atzetik. Lehen gipuzkoarrak izanda, beraientzat izan ziren puntu gehienak. Raul Moreno eta Vicente Royo bosgarren izan ziren eta Mikel Casquero eta Felix Uranga seigarren.
Taldeka, Zumaiako Urola Itsas Adar K.E. izan zen irabazlea, 122 punturekin; bigarren Donostia Kayak izan zen (100 puntu), hirugarren Fortuna (94) eta laugarren Hondarribia (69).