Larunbatean, ehundaka ontzi bildu ziren Valladolideko estropadan, tartean Itxas-Gaineko laukoteak. K4 senior mailan, Helene Carmona eta Irati Osa hirugarren izan ziren Euskal Selekzioko ontzian, lema hautsi zuten arren; gizonen artean, Martin Egaña laugarren izan zen, hau ere selekzioaren ontziarekin. Kadete mailan, Itxas-Gain bosgarren izan zen, Imanol Txapartegi, Unai Casquero, Unai Ilundain eta Alex Lazkanok osatutako laukotearekin.
Igandean Sanabrian jokatu zen estropada. Irati Osak garaipena lortu zuen K1eko estropadan. K4koan, berriro podiumera igo zen Irati, Helene Carmona bezalaxe, Euskal Selekzioko ontzia bigarren izan baitzen. Martin Egaña zortzigarren izan zen selekzioko K4arekin. Eta Itxas-Gaineko kadeteak, berriro bosgarren.