Itxas-Gain hirugarren Euskadiko itsas kayak txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017ko abu. 15a, 11:47

Fortuna Elkarteak antolatutako Getaria-Donostia itsas kayak proba jokatu da igande honetan. Euskadiko txapelketa ere jokatzen zen. 16 kilometroko itsas zeharkaldi honetan izan dira Zumaiako Itxas-Gain taldeko kideak. 

Senior mailan, K2an, Kepa Txapartegi eta Unai Azkune laugarren izan dira 90:18:38 denborarekin. Beteranoetan, K2an, Raul Moreno eta Vicente Royo bigarren izan dira, 95:44:91 denborarekin, eta Maite Etxabe eta Peio Romatet hirugarren, 107:27:10 denborarekin.

K1ean, beteranoak +50 mailan, Karmelo Txapartegi (138:07:70) eta Javier Solozabal (138:09:09), 14. eta 15. izan dira, hurrenez hurren. 

Taldeka, Itxas-Gain hirugarrena izan da sailkapenean.

Ontzi tradizionaletan beste zumaiar bat aritu zen, Yon Yeregi. Laugarren heldu zen 129:53:09 denborarekin.

Argazkiak Peio Romatetenak dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide