Haur eta gaztetxoen denboraldi berriaren hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017ko ira. 1a, 10:17

2017-2018 denboraldian piraguismoan jardun nahi duten haurrekin datorren asteartean, irailak 5, 17:00etan elkartuko gara Itxas-Gainek itsas kiroldegian duen lokalean. 

Mailak hauek izango dira: 2004 eta 2009. urteetan jaiotako haurrak (LH3-DBH2).

Entrenamenduen ordutegia:

  1. Infantilak (2004-2005), astearte, asteazken eta ostiraletan, 17:00-18:45.
  2. Alebinak (2006-2007), astearte eta ostiraletan, 17:00-18:45.
  3. Benjaminak (2008-2009), ostiraleran, 17:00-18:45.

Datorren astean, oraindik zehaztu gabeko egun batean, apuntatzen diren haurren gurasoekin bilera bat egingo da. Garaiz adieraziko da eguna eta ordua.

Interesa duen oro animatzen dugu asteartean klubera etortzera, elkar ezagutu eta denboraldi berriari gogoz ekiteko.

Ez ahaztu urtetako arropa, mareak hala lagunduta denboraldiko lehen paseotxoa emango dugu eta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide